Dolors Feliu hautatu dute ANCko presidente
VILAFRANCA DEL PENEDESDolors Feliu jurista aukeratu zuten, atzo, ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente; Feliuk aldeko 48 boto lortu zituen, eta Jordi Pesarrodona pailazo eta ekintzaileak, hamasei. Hala, Feliuk Elisenda Paluzie ekonomialariaren tokia hartuko du, eta, araudiaren arabera, gehienez bi agintaldi egingo ditu karguan. ANCk hamar urte bete ditu aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu