Doan izango da Filipinetako unibertsitate publikoetan matrikulatzea
MANILA. Filipinetako 112 unibertsitate publikoetan ikasleek ez dute matrikularen dirua ordaindu beharko. Hori ahalbidetzeko legea onartu zuen, herenegun, Rodrigo Duterte presidenteak. Aholkulari ekonomikoek ez onartzeko eskatu zioten Duterteri, gobernuak 1.710 milioi euro gastatu beharko dituelako urtero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu