Guillermo Lasso. CREO mugimenduko hautagaia

«Demokrazia eta askatasuna nahi eta behar ditugu Ekuadorren»

JOSE JACOME / EFE.
Quito
2017ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Eskuin neoliberalaren hautagaia da Guillermo Lasso bankariizandakoa (Guayaquil, Ekuador, 1955). Inkesten arabera,Ekuadorko herritarrentzat, bigarren hautagaia da CREO mugimenduko ordezkaria, Lenin Moreno faboritoaren ondoren. Merkatua liberalizatzea da haren proposamen nagusia, eta correismoa garaitzea du helburu handiena.

Zer aldaketa egingo zenuke presidentetzara iritsita?

Aldatuko nukeen lehen gauza Ekuadorko ekonomia politika izango litzateke. Milioi bat lanpostu sortuko ditut; ez dira hitz soilak, badakit lortuko dudala.Nola? Zergak kenduz. 2.800 milioi euroko zerga murrizketa egingo dut. Egun, gobernuak 13.000 milioi euro jasotzen ditu zergen bidez. Bestalde, herrietako ekonomia sustatzeko, lanpostuak ere sortuko ditut.

Ekuador mundura ireki behar da. Loreen eta izkiren esportazioan sakondu behar dugu, baita nazioarteko akordioak berrikusi ere. Txinarekin dugun akordioa ez da nahikoa, beste aliatu batzuk behar ditugu. Gainera, turismoa ere indartu beharko genuke. Zergarik gabeko eremuak sustatu behar ditugu, Manabi aldeko kostan, esaterako. Horrela, aisiarako guneak eraikitzea askoz errazagoa izango litzateke eta kanpoko jendea erakarri ahal izango dugu.

Eta, eta irabaziz gero, arlo sozialari dagokionez zein aldaketa nagusi egingo dituzu?

Ez nago ados hautagaitza bat mugarik gabe aurkezteko aukera ematen duen legearekin, beraz, aldatu egingo nuke. Komunikazio Legea ere ezabatuko nuke. Lege horrek ez die onurarik ekartzen Ekuadorko komunikabideei; sekulako kontrola eragiten dugizartean eta komunikabideetan. Goi Mailako Hezkuntza Legea ere atzera botako nuke. Gazteek eskubidea dute ikasi nahi dutena aukeratzeko; egungo gobernuak ikasi behar dutena zehazten die.

Abortuari dagokionez, ez naiz aldekoa. Badakitarazo larria dela haurdun dauden nerabeen kontua, baina, arazoaren erroa zein den ikusi beharra dago. Nire ustez, oinarrian, familian edo lagunartean lotura sendorik ez edukitzea da arazoa. Prest nago haurdun dauden nerabe guztiak nire babesean hartzeko.

Zein berritasun ekarriko zenituzke atzerri politikara?

Uste dut premiazkoena dela Venezuela Amerikako Estatuen Erakundetik ateratzea. Horretarako, inguruko herrialde guztiak animatu behar ditugu ideia hori babes dezaten. Ezin dugu onartu Latinoamerikan Venezuelak duen egoera. Bestalde, Europarekin eta AEBekin harremanak indartuko nituzke. Orain Donald Trump AEBetako presidentea izan arren, uste dut oso garrantzitsua dela herrialde horrekin ere harreman estuak edukitzea. Lortuko dugu.

Amaitzeko, zein balorazio egiten duzu Rafael Correa presidentearen legegintzaldiez?

Correak bere hautagaiak ere etsi ditu. Sinesgarritasuna galdu du correismoak; herritarren %65k ez dute sinisten eredu horretan, ezdituzte presidenteak egindako promesak sinesten. Latinoamerikak albo batera utzi behar du behingoz kaudillismoa. Garapenaren benetako bideari heldu behar diogu, eta hori, soilik posible da demokrazia liberal bat baldin badugu. Horrela, instituzio sendoak edukiko ditugu, eta botereari mugak jartzea lortuko dugu. Horregatik, Ekuadorrek aukera polita dauka oreka demokratikoa ezartzeko. Gaurkotasuna duen ekonomia bultzatuko dugu, mundura irekiko gara, eta atzerriko inbertsioak erakarriko ditugu. Correismoa garaitu behar dugu. Demokrazia eta askatasuna nahi eta behar dugu Ekuadorren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.