Danimarkan, «zentro-ezkerra» batu nahi du Frederiksenek

Sozialdemokratak alderdiak irabazi ditu hauteskundeak, eta asteotan erabaki beharko du norekin osatu koalizioa

2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

KOPENHAGE. Danimarkan, airean da zer gobernu mota izango duten hurrengo legealdian, baina hauteskundeetako emaitzen arabera irabazle argi bat dago: Mette Frederiksen sozialdemokrata. Hark izango du, bigarrenez jarraian, gobernua osatzeko ardura, dena baitu aldeko horretarako. Sozialdemokratak alderdiak azken bi hamarkadetan jaso duen babesik handiena lortu du herenegungo bozetan, babesen %27,5 jasota. Frederiksenek kanpainan adierazi zuen «zentro-ezkerreko gobernu bat» jostearen aldekoa dela, eta horretan ahaleginduko da.

Sozialdemokratek 179tik 50 aulki izango dituzte, eta, denera, ezkerreko blokeak 87 bildu ditu. Gehiengo osora iristeko, aukera bat da Faroe uharteetako eta Groenlandiako bina diputatuekin ados jartzea, eta beste bat, bere burua blokeen logikatik kanpo jarri duen Moderatuak alderdiarekin negoziatzea —hamasei aulki izango ditu—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.