Danimarkako hiru alderdik koalizio gobernua osatu dute

Sozialdemokratak, liberalak eta moderatuak ados jarri dira, parlamentuan gehiengo osorik izan gabe

2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
KOPENHAGE. Sei asteko negoziazioen ostean, gobernu «zabala» osatuko dute Danimarkan, atzo Mette Frederiksen Danimarkako jarduneko lehen ministroak iragarri zuenez. Sozial Demokratak alderdiak, Moderatuak alderdiak eta Alderdi Liberalak batu dituzte indarrak.

Hiru alderdiek 89 aulki dituzte parlamentuan. Gehiengo osora iristeko 90 diputatu, 179 kideko ganberan aulki bat falta badute ere, parlamentuaren oniritzia izango lukete Alderdi Sozial Liberalaren abstentzioari esker. Horiek hala, Frederiksenek gobernuan bidelagun izango ditu Moderatuak alderdiaren buru eta lehen ministro ohi Lars Lokke Rasmuss (2015-2019) eta Alderdi Liberaleko buru Jakob Elleman-Jensen.

Besteak beste, adostu dute barne produktu gordinaren %2 defentsarako erabiltzeko konpromisoa 2030. urtera aurreratzea, eta soldata igotzeko 403 milioi euro sektore publikora bideratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.