Dagestango ekintzaile islamisten burua hil duela adierazi du Errusiak

Guztira lau ekintzaile hil dituzte; Moskuk dio matxinoek egin zietela eraso lehendabizi segurtasun indarrei

Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Errusiako segurtasun indarrek Israpil Validzhanov Dagestango ekintzaile islamisten burua hil dutela jakinarazi dute. Beste hiru ekintzaile ere hil dituzte.

Moskuren bertsioaren arabera, bi autori gelditzeko eskatu zieten, horiek ikuskatzeko. Gelditzeko aginduari, ordea, tiroekin erantzun zutela azaldu dute.

Validzhanov Txetxeniako gerrillarien kanpaleku batean trebatu zutela azaldu du Errusiako Terrorismoaren Aurkako Batzordeak eta 2001etik hainbat atentatu egin dituela diote.

Umaroven jarraitzailea

Validzhanov Doku Umaroven jarraitzailea zen. Iragan urtarrileko Moskuko atentatua bere gain hartu zuen azken honek. Duela gutxi Errusiak Umarov hil egin zuela adierazi zuen, baina apirila hasieran bizirik zegoela jakinarazi zuen honek. Aurki eraso gehiago egingo dituztela jakinarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.