C'sek Vallsekin hautsi du Colauren alde egiteagatik
Ciudadanosek Manuel Vallsekin haustea erabaki du, eta, hemendik aurrera, talde propioa edukiko du Bartzelonako Udalean. Alderdi laranjak ez zuen ondo hartu Frantziako lehen ministro ohia buru zuen koalizioko —BCN Canvi-C's— hiru zinegotzik Ada Colauren (Barcelona En Comu) hautagaitzaren alde joan pasa den larunbatean, udalbatza osatzeko osoko bilkuran. Ines Arrimadas alderdiaren bozeramaileak atzo adierazi zuenez, Colau alkatearen eta Ernest Maragall (ERC) beste hautagaiaren arteko aldea «oso txikia» da. Adibide bat jarri nahi izan zuen horretarako: Colauren asmoa dela udaletxeko balkoian xingola hori bat zintzilikatzea. Atzo bertan zintzilikatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu