Costa Rican sexu berekoen arteko ezkontza baimendu dute

Erdialdeko Amerikan pauso hori eman duen lehen herrialdea da. Ospatu dituzte jada aurreneko ezkontzak.

2020ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
SAN JOSE. Sexu berekoen arteko ezkontza baimendu dute Costa Rican. Hala, neurria indarrean sartu eta minutu gutxira ospatu zuten aurreneko legezko ezkontza. Costa Rica da pauso hori eman duen Erdialdeko Amerikako lehen herrialdea.

Hain zuzen, atzo betetzen zen Auzitegi Konstituzionalak Kongresuari eman zion hemezortzi hilabeteko epea sexu bereko pertsonen arteko ezkontza zibilari buruzko legegintza egiteko, edo, bestela, ezkontza horiek debekatzen zituzten legeak indargabetuta geratuko lirateke.

Kongresuak ez zuen horri buruzko legerik izapidetu, eta, beraz, atzotik aurrera dira legezkoak.

Costa Rican 2017tik ospatzen dira sexu berekoen arteko zeremonia zibilak, baina astearte honetara arte ez zuten balio legalik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.