Commonwealth uztea erabaki du Gambiak, izatez «neokoloniala» dela iritzita

Zimbabweren ostean, Afrikako bigarren herria izan da Nazioen Mankomunitate Britainiarra uzten

Erredakzioa
2013ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gambiak gehiago ez duela «izate neokoloniala duen edo kolonialismoaren hedapena ordezkatzen duen erakunde batean» parte hartuko argudiatuta, Yahya Jame presidenteak Commonwealth uztea erabaki du. 2003an utzi zuen Zimbabwek Nazioen Mankomunitate Britainiarra —aurreko urtean kanporatu egin zuten—, eta Gambia erabaki hori hartu duen Afrikako bigarren herria izan da.

Londresi Gambiako oposizioa babestea egotzi izan dio Jamek, eta nazioartetik Gambia kritikatu izan dute homosexualitatea kriminalizatzen duelako. NBEren batzarrean, Jamek esan zuen homosexualitateak arriskuan jartzen duela gizateriaren geroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.