AJACCIO. Yvan Colonna korsikar preso independentista koman dago oraindik, eta, bitartean, kaleak sutan daude joan zen igandetik. Herenegun gauean, Ajaccio hiriburuan, justizia jauregiari eraso egin zioten manifestariek. Harriak eta bestelako objektuak jaurti zituzten eraikinaren aurka, eta sute txiki bat sortu zuten sarreran. Horrez gain, burua estalia zuten manifestari batzuek hondeamakina bat lapurtu zuten, eta banketxe bateko bulego bat suntsitu.
Calvin eta Bastian, molotov koktelekin eraso egin zieten Frantziako administrazioaren hainbat eraikini, eta gutxienez 23 polizia zauritu zituzten. Horrez gain, telebistako kamerari bat eta beste bi pertsona zauritu zituzten.
Colonnaren aurkako erasoa dela eta, istiluak Korsikan
Molotov koktelak jaurti dituzte Bastian eta Calvin, eta justizia jauregiari eraso egin diote Ajaccion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu