Fiskaltzak ikerketa abiatu du Eric Ciotti Errepublikanoetako presidentearen kontra, 2022ko Frantziako Asanblearako bozetan funts publikoak bidegabeki erabiltzea egotzita. Ustelkeriaren kontrako Anticor elkarteak egindako seinalamendu batean oinarritu da. Ciottiren hurbilekoek Nizako portuko aparkalekuko txartelak doan eskuratu zituztela uste dute.
Errepublikanoetako burua polemika betean dago, Batasuna Nazionalarekin elkartzea erabaki ondotik alderdi guziak haren kontra egin baitu. Kanpaina «zikintzeko» asmoa salatu du Ciottik. Haren kontrako beste bi ikerketa abiatuak dituzte azken hilabeteetan, funts publikoak bidegabeki erabiltzea leporatuta.