CIAk hasieratik jakin zuen Irakek arma kimikoak erabili zituela Iranen aurka

2013ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Foreign Policy aldizkariak argitaratutako CIAren agiri batzuen arabera, AEBetako zerbitzu sekretuek hasieratik jakin zuten Irakek arma kimikoak erabili zituela Iranen aurkako gerran (1980-1988), baina, hala ere, laguntza eman zioten Saddam Husseinen gobernuari. Agiri horien arabera, 1983tik AEBek froga argiak bildu zituzten, baina ez zituzten argitara eman gerran Iraken alde egin zutelako. Ronald Reagan presidenteak adierazi zuen Iranen garaipena «onartezina» zatekeela. Iranek nazioartean salatu zuen arma kimikoen erabilera, baina ezin izan zituen froga argigarriak bildu. Arma kimikoen erabilera erabakigarria izan zen, Iranek erabilitako eraso masiboen taktika oztopatu zuelako —soldaduak saldoan bidaltzen zituen Irakeko armadaren posizioen aurka—. 1988an, Husseinek kurduen aurka erabili zituen arma horiek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.