Joan den irailean Nord Stream 1 eta 2 gasbideak leherrarazi baino hiru hilabete lehenago, CIAk bazekien Ukrainako armadak hobi horiei eraso egiteko zuen plan baten berri, The Washington Post egunkariak gaur kaleratutako albistearen arabera.
Iazko ekainean, Washingtonek «gertuko aliatu baten» bitartez jakin zuen Ukrainako operazio berezietako indarretako sei pertsonak osatutako talde batek Errusiaren eta Alemaniaren arteko gasbideei kalte egiteko asmoa zuela, «zuzenean» Ukrainako indar armatuen komandantearen menpe zeuden urpekari talde txiki bat erabilita.
Inork ez du bere gain hartu Nord Stream txikitu izana, eta errua elkarri bota diote Errusiak eta Ukraina eta haren aliatuek.
Gerra Ukrainan
CIAk bazekien gasbidea lehertu nahi zuela Kievek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu