RSF Mugarik Gabeko Kazetariak GKE gobernuz kanpoko erakundeko zuzendari Chistophe Deloire zendu da gaur, 53 urte zituela. Munduan prentsa askatasuna babestu eta horren inguruko ikerketak egiten dituen erakundeak agur jakinarazi duenez, minbizi batek jota hil da, oso denbora gutxian. Deloire 2012an bihurtu zen RSFko zuzendari, eta hartatik erakundearen barruan «lan eraldatzailea» egin zuela azpimarratu du RSFk oharrean: «RSF kazetaritzaren defentsan munduko txapelduna bihurtu zuen Deloirek». «Informatiboki kaos bat den testuinguru batean askatasuna, independentzia eta pluralismoa defendatu zituen munduko kontinente guztietan», gaineratu du erakundeak mezu horretan.
Christophe Deloire hil da, RSF Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteko zuzendaria
Minbizi batek jota hil da, 53 urte zituela. 2012an bihurtu zen Deloire RSFko zuzendari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu