Nolanahi ere, ezkerrak aurkeztutako hautagaiak asko ziren: aipatutako Alegre eta Soaresez gain, Jeronimo de Sousa komunista, Francisco Lousa erradikala, eta Antonio Garcia Pereira abokatua.
Cavaco Silvaren garaipenak kutsu historikoa du: izan ere, 1974an Krabelinen Iraultza gertatu zenetik aukeratzen duten zentro-eskuineko lehendabiziko presidentea da. Nolanahi ere, lehendakari kontserbadoreak egun indarrean dagoen Gobernu sozialistarekin elkarbizi beharko du, Jose Socrates lehen ministroaren Gobernuak gehiengo absolutua baitu Legebiltzarrean. Ildo horretatik, "portugaldar guztien lehendakaria" izango dela agindu du Cavaco Silvak.
Portugal
Cavaco Silva kontserbadoreak irabazi ditu Portugalgo hauteskundeak
Bigarren itzulian lehiatzeko beharrik gabe irabazi ditu Anibal Cavaco Silva kontserbadoreak Portugalgo presidente izateko hauteskundeak: botoen %50,8 eskuratu du, hau da, lehen itzulian hautatua izateko beharrezkoak diren baliozko botoen erdia baino gehiago. Ezkerreko bi hautagai nagusiek, Manuel Alegre diputatu sozialistak eta Alderdi Sozialistaren babesa zuen Mario Soares lehendakari ohiak emaitza kaskarrak eskuratu dituzte: %20 pasatxo Alegrek, eta %14ra ez da iritsi Soares. "Portugaldar guztien lehendakaria" izango dela agindu du Cavaco Silvak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu