Carles Puigdemont Ipar Katalunian dago

Ponsati eta Puigdemont, atzo. BERRIA.
2020ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
PERPINYA. Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuari harrera beroa egingo diote gaur Perpipyan, Ipar Katalunian. Puigdemont atzo arratsaldean itzuli zen erbestetik Herrialde Katalanetara. Sare sozialetan argazki bat jarri zuen, mezu honekin: «Oso pozik eta hunkituta pertsona askeak bezala berriz ere lur katalanetan izateagatik,bi urte eta hiru hilabetez erbestean bizi ostean. Eskerrik asko posible egin duten guztiei». Puigdemont Clara Ponsati kontseilari erbesteratuarekin batera ageri zen argazkian, Herrialde Katalanen Atea izeneko monumentuaren aurrean, Ipar Kataluniako Salses herrian.

Milaka independentista elkartuko dira gaur Ipar Katalunian. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdian, Jean-Marc Pujol Perpinyako alkateak harrera egingo die Puigdemonti eta Quim Torra Generalitateko presidenteari. Arratsaldean, berriz, Torrak jasoko ditu Puigdemont, Ponsati eta Toni Comin jasoko ditu Generalitateak Perpinyan duen egoitzan.Errepublikaren Kontseiluak antolatu du jardunaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.