Bukeleren presidentetzarako hautagaitza ofizial egin dute

Bi agintaldi jarraian egitea debekatzen du El Salvadorko Konstituzioak, baina agintariak uste du zilegitasuna duela

2023ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SAN SALVADOR. El Salvadorko N Ideia Berriak alderdiak ofizial egin zuen, herenegun, Nayib Bukele izango dela haien hautagaia datorren urteko otsailaren 4an egingo dituzten presidentetzarako bozetan.

Konstituzioak debekatu egiten du estatuburu karguan bi agintaldi jarraian egitea, baina, halere, Bukelek uste du berriz aurkeztu daitekeela. Hori argudiatzeko, oinarritzat hartzen du Justiziako Gorte Goreneko konstituzio arloko salak 2021ean ebatzitakoa, horrek baldintza bat jarri baitzion hautagaitza aurkezteko: bozak egin baino sei hilabete lehenago dimisioa ematea. Baina egungo presidentearen kritikoek zalantzan jarri dute erabaki hori, Bukelek berak aukeratu zituelako epaile horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.