Paul Molac datorren igandeko lehian izango da bere hautesbarrutian, Bretainiako Morbihan departamenduko 4.ean. Herenegun, botoen %37,65 bildu zituen, eta dena du aldeko berriz ere diputatu izateko. Bigarren itzulian, Emmanuel Macronen Ensemble aliantzaren hautagai Rozenn Gueganen kontra lehiatuko da Molac; Gueganek babesen %18,26 jaso zituen.
Bretainiako diputatua ezagun egin da, besteak beste, hizkuntza gutxituen alde egindako lanagatik; hark aurkeztu zuen Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari Buruzko Legea, 2020ko otsailean—Molac legea ere deitzen diote—.
Bretainian, Paul Molac bigarren itzulian izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu