Irudia. Brasil
Brasilera itzuli da Jair Bolsonaro
Hiru hilabete AEB Ameriketako Estatu Batuetan igaro ostean, Brasilera itzuli zen atzo eskuin muturreko presidente ohi Jair Bolsonaro. Ehunka jarraitzaileren aurrean, oposizioko lidergoari eusteko asmoa duela berretsi zuen Alderdi Liberalak Brasilian duen egoitza nagusian. Halere, datorren apirilaren 5ean du lehen saio judiziala, eta beste zenbait ditu aurretik. Bada, besteak beste, ustelkeriagatik, COVID-19aren pandemiaren kudeaketa okerragatik eta indigenen aurkako genozidioagatik ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu