Igarobaimena ematen diotenean, Ekuadorko segurtasun indarrek babestu beharko dute Gutierrez lehendakari ohia herritarren haserretik Brasilgo Enbaxadatik Mariscal Sucre aireporturako bidean. Han zain du Brasilera eramango duen hegazkin bat.
Herritarren matxinadak asteazkenean lortu zuen Gutierrez agintetik kentzea; helikoptero batean ihes egin zuen Lehendakaritza Jauregitik, herritarrak atean zirela eta. Atzerrira alde egitera zihoala ohartuta, ordea, aireportuan hegazkina hartzea eragotzi zion han bildutako jende talde handiak. Lekukoen arabera, doi-doi lortu zuen amorruak hartuta zeuden herritarren erasotik alde egitea.
Izan ere, azkenaldian Ekuadorren izan duten gainbehera handiaren errua presidente ohiari botatzen diote Ekuadorko bizilagunek.
Atzo, Gutierrezekin lehendakariorde zen Alfredo Palaciok hartu zuen behin-behinekoz Ekuadorko presidente kargua. Halaber, ministroak izendatu zituen. Gutierrezi igarobaimena emateko prest agertu da Palacio.
Ekuador
Brasilera alde egiteko igarobaimenaren zain da Gutierrez Ekuadorko presidente ohia
Herritarren erreboltak agintetik indarrez kendu ostean, Brasilera alde egiteko igarobaimenarne zain da Luis Gutierrez Ekuadorko presidente ohia; hain zuzen ere, Quitoko Brasilgo Enbaxadan dago babestuta. Alfredo Palacio lehendakari berriak eragozpenik ez duela jarriko iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu