ALEMANIAKO HAUTESKUNDEAK

Bozak udazkenera aurreratzeko asmoa iragarri dute gorri-berdeek

Ipar Renania-Westfalian bozak galdu dituzte sozialdemokratek, 39 urtez agintean egon ondoren

BERLIN
2005eko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Ezusteko handia izan da. Lehen emaitzak ezagutu eta, ezohiko bizkortasunez, Franz Muenteferingek ia behin betikoak ziren emaitzak Alderdi Sozialdemokrataren egoitzako mikrofonotik jakinarazi ondoren, Gerhard Schroeder kantzilerrak eta berak datorren udazkenera aurreratu zituzten Parlamenturako hauteskundeak, Ipar Renania-Westfaliako hauteskundeen porrota ikusita: «Alemaniako egoera argitzeko garaia da», esan zuen SPDko idazkari nagusiak.

Estatu federaleko igandeko herri hauteskundeen ondoren, Jurgen Ruettgersen CDU kontserbadorea izan da garaile garbia, eta eskualdeko gobernuaren ardura har dezake FDP liberalarekin batera. SPDk, berriz, oposizioan egon beharko du bere aberrian, 39 urteren ondoren. Behin betiko emaitza ofizialen ondoren, CDU izan da Ipar Renania-Westfaliako alderdi indartsuena;botoen %37tik %45,2ra igo da. Horiek horrela, FDPrekin batera %9,8tik %6,3ra jaitsi da hori gobernu egonkorra osatu eta eskualdeek Parlamentuan duten pisua nabarmen indartu dezake. Ipar Renania-Westfalia eskualdean lehen aldiz aurkeztu den Lan eta Gizarte Justizia Hauteskundeetako Alternatiba ezkerreko alderdiak, gobernuaren gizarte politikaren aurka zeuden SPDko kideak bildu dituenak, botoen %2 inguru lortu du.

Desesperazioaren ofentsiba

Mota guztietako zurrumurruak daude, SPD alderdiaren eta Berdeen arteko koalizioaren erreakzioaren inguruan. Hautetsi berriak ez ditu ia inork kalkulatu. Desesperazioa da sentsazioa. Hurrengo igandean erabakiko eta esango da ozen gorriak eta berdeek hauteskundeak garbi galdu dituztela.

CDUk Ipar Renania-Westfalian garbi garaitu eta gero, SPDko zuzendaritzak ikusi duen irtenbide bakarra zoritxar gisa hartzea izan da. Igandeko hauteskundeetako porrota zentsura da, hainbat aldetatik, sozialdemokratentzat eta baita berdeentzat ere. Ipar Renania-Westfalia Alemaniako inguru industriala da. Hainbat hamarkadatan industria astuna eta meatze industria izan ditu ezaugarri. Ruhr ibaiaren arroa sozialdemokraziaren «bihotza»izan da. Azkenaldian, ordea, boterea galdu du SPDk Ipar Renania-Westfalian eta hori CSUk Bavarian galtzea bezain onartezina da. Oposizioan arrakasta edukitzeko ariko da alderdia buru-belarri. Hauteskundeek amaiera eman diote, halaber, 90eko hamarkadan «gorri-berdeen erreforma egitasmoa» deitutakoari. Berdeak Gobernuan daude oraindik. SPDren aldean egon da gobernu nazional guztietan.Hauteskunde berriak deituz, azken aukera bat du oraindik Schroederrek. Izan ere, ezustean harrapatu du Batasuna, eta SPDren porrotaren protagonista izan da. Maiatzaren 30ean, kantzelaritzarako hautagaia izendatuko du CDU/CSUk segur aski, CDUko presidente Angela Markel. Bestalde, barne zatiketa bat saihestea espero du SPDko zuzendaritzak. Ikusteko dago hori ongi ateratzen den. Nolanahi ere, aldaketa txiki batzuk egin nahi ditu; gutxienez, hauteskunde egitarauan. Hala eta guztiz ere, ez dago garbi zer nolako profila aurkeztu nahi duten SPDk eta Schroederrek hauteskundeetan.

Hurrengo hauteskundeak

«Hautesleen esku utzi nahi dugu Parlamentuaren eta Kontseiluaren arteko egitura berdinketa», argudiatu zuen Muenterferingek hurrengo bozetarako egindako proposamena, igande gauerdian Schroederrekin hitzartu zuena. Egia esan, unionisten agintepean dauden eskualdeak, Ipar Renania-Westfaliakoak barne, ez dira Kontseiluan bi herenera heltzen, eta, horrenbestez, ezin dute Gobernuaren lege proiekturik blokeatu, oro har. Haren eragina ere handitu egin behar luke, zalantzarik gabe. Gorrien eta berdeen arteko koalizioak ez du botererik eskualdeen ganberan eta mugatua du jarduteko gaitasuna. Hala eta guztiz ere, udazkeneko hauteskundeetan SPDk eta Berdeek irabaziko balute, Kontseiluan ez litzateke ezer ere aldatuko, indarrari dagokionez.

SPD han egotearen onena Juniorpartnerrek Batasunarekin koalizioa egitea, baldin eta PDS Parlamentuan sartzearen ondoriozCDU/CSUrentzat eta FDPrentzat halakorik lortzen ez bada. Horrek blokeoa desegingo luke, eta Schroederrek inolako lotsarik gabe esan lezake agur. Berdeek galdu izango lukete. SPDk aukerak edukiko ditu, bere gogatze gaitasuna hain beharrezko hurrengo hauteskundeetarako Joschka Fischer atzerri ministroaren (berdea) onespena lortzeko erabiltzen badu.

-

KONFIANTZA MOZIOA



 

Uztailaren 1ean egingo dute bozketa





Ezinezkoa da, Alemanian, Parlamentua automatikoki desegitea eta hauteskunde berriak deitzea. Bi aukera ditu Schroeder kantzilerrak hauteskundeak aurreratzeko: aurrena, dimisioa eman behar du berak. Ondoren, Parlamentuko presidente Horst Koehlerrek kantziler berria aukeratzeko proposamenak egiteko garaia zabalduko du Parlamentuan. Bide horrek porrot egingo balu hauteskunde berriak deituko lituzke. Erabiliko den bidea Konstituzioko 68. artikuluak finkatzen duena izango da, segur aski. Hautagaiak gehiengoa lortzen ez badu, presidenteak Parlamentua desegingo du 21 egun baino lehen; beti ere, Parlamentuak beste kantziler bat hautatzen ez badu, noski.

SPDko buru Franz Muenteferingek astelehenean argitu zuenez, Schroederrek uda aurretik egin beharko du konfiantza mozioa. Parlamentuaren azken saioa uztailaren 1ean izango da eta orduan egingo da bozketa. Parlamentuak konfiantza ukatzen badio kantzilerrari, Parlamentuko presidenteak desegin egingo du hori 21 egun baino lehen. Ondoren, hauteskunde berriak deitu behar ditu 60 egunen epean. Horrenbestez, Parlamenturako hauteskundeak irailaren 18an izango lirateke, beranduenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.