uztiek dute terrorismoa hizpide. Baina gu bizitza osoan egon gara izupean, eta inork ez du hori entzun nahi», esan zuen Dennis Shepherdek, Oklahomako indiar edo jatorrizko amerikarrak. Ez du asko hitz egiten mikrofonoen aurrean, ezta kameren aurrean ere. Berarentzat zera da garrantzizkoena, baita 20.000tik gora «jatorrizko amerikarrentzat» ere: itxura, eta ez hitzak. Shepherdek larruzko arropa marroixkak eta mokasinak daramatza soinean, eta bere aurpegi zimurra nabarmentzen dute arrano-luma koloretsuek; eskuan bastoia dauka, eta bastoi buruan arrano erreal baten burua marraztua. Irailaren 21ean Shepherdek eta beste milaka batzuek AEBetako hiriburura bidaiatzeko arrazoia Ameriketako Indiarren Museoa ireki dutela da. Eraikin erraldoia 18 instituzioa Smithoniarretan azkena da, Washingtongo erakargarritasun kulturalik nagusiena. Alaskatik Txilerako «jatorrizko amerikarrentzat», Hawaiitik New Yorkera artekoentzat, museoak zera sinbolizatzen du: «Hemen gaude oraindik, iraun egin dugu, eta ez gara hemendik joango», esan zuen Shepherdek harro.
Ildo horretatik, Kapitolioaren parean dagoen etorbide erraldoian aste osoa iraungo duen erakusketa egingo dute, Lehenengo amerikarrak du izena erakusketak. Museoa eta jaialdia urtetan antolatu dituzte eta amerindiar biren asmakizuna da. Biak ere senatariak dira AEBetako Kongresuan, David Inouye Hawaiikoa eta Ben Nighthorse Campbell Coloradoko Cheyenne leinukoa. Kongresuak 1989an erabaki zuen museoa eraikitzea, eta irekiera hitzaldietan hizlariek gogoratu zuten Washingtonen dauden ia 400 eraikin historikoetatik bat bera ere ez dela amerindiarren omenetan egin, orain arte. «Show handi bat besterik ez da», esan zuen Dennis Shepherdek abailduta. «Presidenteak hauteskundeak bertan zirela oparitu zien indiarrei eraikin erraldoi hura. Honen harira dator hau guztia: jatorrizko amerikarren botoa». Beharbada, Shepherdek ez daki 25 urtetan antolatu zela museoaren kontu hori, baina ez zaio arrazoirik falta esaten duenean boto emaile indiarrek zer esana dutela azaroaren 2ko hauteskundeetan. Nahiz eta AEBetan 4,1 milioi indiar soilik egon biztanleen %1,5 alegia, eragin egin dezakete Ordezkarien Ganberarako hauteskundeen nondik norakoan Dakota Hegoaldeko edo Arizonako estatuetan, esaterako. Izan ere, leku horietan AEBetako batez bestekoa baino gehiago dira indiarrak. Koloradon, inkestek botoen %49 ematen diete bai Bushi eta bai Kerryri, eta estatu horretan bederatzi ordezkari bakarrik erabakitzen diren arren, eta norgehiagoka orokorra berdinduta dagoenez, hor irabazteak edo galtzeak erabaki dezake presidente nor aterako. Ameriketako indiar leinuak faktore ekonomiko bat ere badira. Kasinoetako diruarekin ez dituzte zergak ordaintzen milaka dolar ematen dizkiete Senaturako eta Ordezkarien Ganbararako hautagaiei, baita Senatuko Tom Daschle demokra- ten buruari ere. Nahiz eta diru gehiena demokraten eskutara joan, errepublikanoek orain lau urte baino kopuru handiagoa eskuratu dute. Kasino indiarrek %65 eman zieten demokratei orain bi urte; orain lau urte, berriz, %79. Babes hori erabakigarria izan daiteke Hegoaldeko Dakotan, Daschlek erronka zaila baitauka han errepublikano indartsu batekin. Arizonan, berriz, Rick Renzi errepublikanoen ordezkariak lehia estua dauka Paul Babitt demokratarekin. Renzik lan egin du indiarrei diru laguntzak areagotzeko hezkuntzari eta osasunari begira, batez ere. Renziri 213.000 dolar eman zizkioten Arizonako San Carlos Apache leinukoek eta kalifornian egoitza duten San Manuel indiarren aldeko Elkartekoek. Washingtongo museo erraldoia eta estatu batzuetako tokiko politika aparte uzten baditugu, amerindiarrei jaramon gutxi egiten zaie AEBetan. Egun, indiarrek hitz egiten zituzten 300 hizkuntzetatik 175 bakarrik daude bizirik. Jatorrizko amerikarren gutxiengo oso txiki bat erreserbetan bizi da, baldintza oso eskasetan eta kasino industriak eta zergarik gabeko tabako ekoizpenak laguntzen die ekonomikoki. Jatorrizko amerikar gehienak desagertu egin dira kulturalki asimilazioa dela-eta edo arraza gurutzatu egin delako hiri handietan. Amerikar oso gutxik dakite, bestalde, bizi diren estatuen erdiak Ameriketako jatorrizko hitzak direla, Massachusetts, Delaware edo Manhattan esaterako. Estatubatuarrak, museo erraldoia egin den arren, oso urruti daude oraindik zeinen lurrean bizi diren onartzetik, eta horregatik jokatzen dute jokatzen duten moduan. Agian, sekula ez dute onartuko, dagoeneko denbora asko pasatu baita. Beste alde batetik, Jatorrizko Amerikarraren Museoak (leinu indiarrek asmatu eta gauzatu dute guztia, baita finantzatu ere erdia bederen) ez du Europar Zurien Ameriketaren kontra egiten, ez ditu haien kolonizazioa, hilketak eta kalteak kritikatzen; hori izan zen, ordea, kolonizatzaileek indiarrei egin zietena. Cheyenneen leinuko Richard West zuzendariak dio sekula ez duela ikusi nahi izan euren historia holokaustoaren betaurrekoetatik. «Iraun egin dugu, gure hizkuntzekin, erlijioekin eta errituekin. Indiarren holokaustoa gertatu zen, baina nahiago dut beste ikuspuntu honetatik aztertu: hemen gaude oraindik, eta ez dugu alde egingo».
AEBetako hauteskundeak
Botoen kasinoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu