Botoa derrigor eman behar dute 18 urtetik gorakoek

2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun

Onartzen duzu Biltzar Konstituziogileak proposatu duen Konstituzio Berriaren testua?. Galdera horren azpian bi marra: Onartu eta Errefusatu. Bai ala ez. Marra horietako bat markatu behar dute botoa ematera deituta dauden hamabost milioitik gora herritarrek. Botoa ematea derrigorrezkoa da 18 urtetik gorakoentzat. 2012. urtera arte ere hala zen, baina urte horretan legea aldatu zuten.

Zenbaitzuen hitzetan, berriro derrigorrezkoa izateak are zailagoa egiten du emaitza zein izango den iragartzea; hamar urtetan botorik eman ez duen pertsona kopuru handi batek parte hartu beharko du gaurkoan, batik bat, eskualderik pobreenetan eta Santiagotik urrunen daudenetan. Parte hartze historikoa espero da horregatik, %70etik gorakoa.

16 eta 17 urteko gazteek, berriz, aukeran izango dute botoa ematea. Parte hartze handia espero da gazte horien artean ere. 2020an prozesu konstituzionala hastea nahi zuten galdetu zietenean, gehiago joan ziren gazteak botoa ematera, 50 urtetik gorakoak baino. Eta botoa eman zutenen artean, emakumeak gehiago izan ziren gizonak baino. Gaur ere espero da hori.

 

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.