«Espainiako 140 hiritan nagusitu da sen ona», esan zuen atzo Voxeko buru Santiago Abascalek. Haren alderdiak eta PPk akordioak egin dituzte hiri horietan; tartean dira bost erkidegotako hiriburuak: Burgos, Valladolid, Toledo, Guadalajara eta Ciudad Real —50 hiriburuetatik 30 PPren esku geratu dira—.
Hiri batzuetan, PPk ez du Voxen babesa lortzea beste aukerarik izan agintera heltzeko, baina, beste batzuetan, akordio programatikoak egin dituzte, nahiz eta gehiengo osoa izan. Akordio horien ondorioz, besteak beste, Berdintasun zinegotziak desagertu egingo dira hiri horietako askotan.
Bost hiriburutan aginduko dute PPk eta Voxek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu