Ukrainako Barne ministrorde Meri Akopianek atzo jakinarazi zuenez, bost eta zazpi urte bitartean beharko dituzte herrialdean dauden mina guztiak kentzeko: «Gurekalkuluen arabera, 300.000 kilometro karratu daude kutsatuta».
Akopianen azaldu zuenez, 114.000 bat lehergailu desaktibatu dituzte Errusiaren inbasioa hasi zenetik —otsailaren 24an—, eta espero dute datozen asteetan lan hori azkartu egingo dela, Ukrainan nazioarteko hogei talde baitaude laguntza emateko.
Bost eta zazpi urte bitartean Ukrainako minak kentzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu