Bosnia EBko kide izateko hautagai bihurtu da

2022ko abenduaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EB EuropakoBatasunak onartu egin du Bosniaeta Herzegovinari talde komunitarioko kide bihurtzeko hautagai estatusa ematea. Mendebaldeko Balkanetako herrialdeak duela sei urte egin zuen eskaera. Erabaki hori atzo hartu zuten klubeko Atzerri ministroek. Estatu kide bihurtzeko aurreko pausoa da hautagai bihurtzea, eta gaur egun estatus hori dute Turkiak, Montenegrok, Albaniak, Ipar Mazedoniak, Serbiak, Ukrainak, Moldaviak eta Bosnia eta Herzegovinak. Kasu gehienetan urteak behar izaten dira estatu kide bihurtzeko urratsa egiteko, eta EBk eskatzen du zuzenbide estatuari dagokionez erreformak egitea. Kosovo, bestalde, bihar da EBko kide bihurtzeko eskaera formalki egitekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.