Bongo aske utzi dute, eta Gabondik atera ahalko da

2023ko irailaren 8a
00:00
Entzun
LIBREVILLE. Gabonen estatu kolpea eman zuten junta militarraren buruzagi eta trantsiziorako presidente Brice Oligui Nguemak atzo gauean jakinarazi zuen Ali Bongo estatuburu kargugabetua aske utzi dutela, eta atzerrira joan ahalko dela, hala nahiko balu.

Bongoren «osasun egoera kontuan hartu» ondoren eman zuen erabakiaren berri Nguemak, Gabon 24 telebista katean irakurritako komunikatu baten bitartez. Joan den abuztuaren 30eko estatu kolpeaz geroztik, presidente kargugabetua etxeko atxiloaldian zegoen, baina orain «libre» da.

ECCAS Erdialdeko Afrikako Estatuen Ekonomia Erkidegoaren bitartekari eta Afrika Erdiko Errepublikako presidente Faustin-Archange Touaderarekin batzartu ostean eman zuen erabakiaren berri Gabongo trantsiziorako presidenteak. Hitzordu horretan, Touaderarek jakinarazi zion ECCASek urtebeteko epea eman ziola «ordena konstituzionala berriz ezartzeko».

Handik gutxira eman zuen beste albistea: Raymond Ndong Sima izendatu zuela «trantsiziorako lehen ministro». Kargu horixe bera izan zuen Ndong Simak 2012 eta 2014 bitartean, eta hautagaitza aurkeztu zuen azken presidentetzarako bozetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.