BRASILIA. Brasilgo Polizia Federalaren egoitzan izan zen atzo Jair Bolsonaro estatuburu ohia, urtarrilaren 8an estatu kolpea emateko izandako saioarekin lotuta. Eskuin muturreko buruzagiaren arabera, hark «nahi gabe» zabaldu zuen hauteskundeetako emaitzak zalantzan jartzen zituen bideoa. Bi orduz egon zen Bolsonaro Poliziaren galderak erantzuten.
Gorena ikertzen ari da Bolsonarok, AEBetan egonda ere, nolabait sustatu ote zuen estatu kolpea emateko saioa. Urtarrilaren 11n Facebooken argitaratutako bideoan, Bolsonarok aditzera ematen zuen Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidenteak Hauteskunde Auzitegiaren eta Gorenaren laguntzaz irabazi zituela joan den urriko hauteskundeak. Bolsonarok ezabatu egin zuen bideo hura, eta fiskaltzak Meta enpresari eskatu zion hura berreskuratzeko.
Ikerketaren helburua da argitzea nortzuk bultzatu eta finantzatu zuten erasoa. Urte hasiera hartan, estatuburu ohia AEBetan zen —abenduaren 30ean joan zen hara, oraindik presidente zela—, eta ez zuen agintea Lularen esku uzteko asmorik, hasiera-hasieratik zalantzan jarri baitzuen urrian egindako hauteskundeen emaitzaren balioa.
Bolsonarok dio ez zuela sustatu estatu kolpea jotzeko saioa
Presidente ohiaren arabera, «nahi gabe» zabaldu zuen bozetako emaitzak zalantzan jartzen zituen bideoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu