Bizi guztiko espetxe zigorra ezarri diete Khmer Gorrien bi buruzagiri, Kanbodian
PHNOM PENH. Epai historikoa eman du Kanbodiarako Ezohiko Justizia Auzitegiak: bizi guztiko espetxe zigorra ezarri die Nuon Cheari eta Khieu Samphani, Khmer Gorrien buruzagietako biri. Haien mugimenduak agindu zuen urteetan (1975-1979) gizateriaren aurkako krimenak egin zituztela leporatu die. Lehenengo aldiz zigortu dituzte Khmer Gorrien buruzagitzako bi kide. Liderra, Pol Pot, 1998an hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu