The New York Times egunkariak argitaratu duenez, Pakistango Gobernuak Osama bin Laden hiltzeko operazioan parte hartu zuten CIAren hainbat kolaboratzaile atxilotu ditu. Bost dira atxilotutakoak eta Bin Laden non zegoen aurkitzeko lanetan parte hartu zuten. Atxilotuen artean armadako buru bat dago.
Atxiloketa horiekin gehiago gaiztotu da Pakistan eta AEBen arteko harremana. AEBko soldaduak herrialde horretan Bin Laden hiltzeko baimenik gabe sartu zirenean okertu ziren nabarmen harremanak. AEBek, gainera, Pakistanek Bin Laden harrapatzeko ahal zuen guztia ez zuela egin susmoa zabaldu zuten.