TOKIO. Japoniako Gobernuak jakinarazi du bihar direla hastekoak Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen, eguraldia egokia bada. Fumio Kishida herrialdeko lehen ministroak atzo prentsa agerraldi batean nabarmendu zuenez, gobernuak eta instalazioaren operadore Tepco konpainiak hartu dute erabaki hori, «isuriaren segurtasuna» egiaztatu ondoren. Hego Koreako Gobernuak ontzat eman du Tokioren erabakia.
Urak isurtzeko Tokiok ondutako planari oniritzia eman zion IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak uztailean, iritzita tona litro horiek «apurka-apurka eta era kontrolatuan» isuriko dituztela, eta horrek inpaktu «hutsala» eragingo duela ingurumenean eta giza osasunean. Tokioren asmoen aurka agertu dira herrialdeko arrantza sektorea eta talde ekologistak.
Bihar hasiko dira Fukushimako urak itsasora isurtzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu