BP British Petrolium Erresuma Batuko petrolio enpresa handiak oso emaitza txarrak izan ditu urteko bigarren hiruhilekoan: epe horretan 15.363 milioi euro galdu ditu, eta Deepwater Horizon plataformak apirilean Mexikoko Golkoan eragindako petrolio isuri handiaren ondorio dela zehaztu dute enpresako arduradunek. Orain arte 32.200 milioi euro erabili ditu BPk Mexikoko Golkoko isuria konpontzeko eta egoera lehengoratzeko. Istripurik ezean, galeren ordez 4.755 euroko irabaziak izango lituzketela agertu dute BPko buruek, hots, iazkoak baino handiagoak (2.416 milioi eurokoak izan zituzten 2009an).
Galerei aurre egiteko 23.080 milioi euroren trukeko aktiboak salduko ditu BPk datozen 18 hilabeteetan. Neurri hori hartzeaz gain, Tony Hayward kontseilari ordezkaria kargutik kendu eta Bob Dudley estatubatuarra izendatu dute haren ordezko.
BPren plataformak eragindako isuriak inoizko ingurumen hondamendi handienetako bat eragin du, eta, gainera, ia hiru hilabetez egon dira petrolio ihesa erabat geratu ezinik. Hain justu, hil honen 16an iragarri zuen BPk petrolioa isurtzen ari zen hodia guztiz ixtea lortu zuela.
ekoNOMIA
Bigarren hiruhilekoan 15.363 milioi euroko galerak izan ditu British Petroliumek
Mexikoko Golkoko isuriari egotzi dio emaitza txarra Erresuma Batuko petrolio enpresa handiak. Galera horiei aurre egiteko 23.080 milioi euroren trukeko aktiboak salduko ditu datozen 18 hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu