Bidenek Saudi Arabiako printze oinordekoa babestu du

Washingtonek AEBetako auzitegi bati eskatu dio emateko immunitatea Bin Salmani Khaxoggiren hilketaren harira

2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Etxe Zuriak AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi bati esan dio «immunitate subiranoa» eman behar diola Mohamed Bin Salman Saudi Arabiako printze oinordekoari Jamal Khaxoggi kazetariaren hilketaren harira. 2018ko urriaren 2an hil zuten Khaxoggi, Saudi Arabiak Istanbulen (Turkia) duen kontsulatuan, eta CIA Inteligentzia Agentzia Zentralak, iazko otsailean egindako txosten batean, hilketa harekin lotu zuen Bin Salman.

Herenegun gauean argitaratutako aurkezpen batean, Etxe Zuriak esan zuen Saudi Arabiako printze oinordekoa «jarduneko gobernuburua zela 2018an, eta, ondorioz, izatez immunea zela».

AEBetako Justizia Departamentuak bere aurkezpenean esan zuenez, gobernuak «kezka larria» azaldu du Khaxoggiren hilketa «lazgarriari» dagokionez, eta nabarmendu Washingtonek kezka plazaratu eta Saudi Arabiako Gobernuko goi politikariei helarazi diela. Erantsi zuen AEBek finantza zigorrak eta hilketarekin lotutako bisa murrizketak ezarri zizkiotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.