BARTZELONA. Lleidako Probintzia Auzitegiak Pablo Hasel rap abeslariaren aurkako beste zigor bat berretsi zuen atzo: bi urte eta erdikoa, Lleidako (Herrialde Katalanak) udaltzain baten aurkako epaiketan, Poliziaren alde deklaratu zuen pertsona bati «mehatxu egitea» egotzita. Haselek aukera du oraindik Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko. Aurrez, Espainiako Auzitegi Nazionalak «terrorismoari gorazarre» eta «Koroari eta Estatuko erakundeei irain» egiteagatik bederatzi hilabeteko espetxe zigorrera zigortu zuen, eta joan den asteartean atxilotu zuten, kartzelan sartzeari uko egin ostean
Kantariaren espetxeratzearen aurkako protestek, besteak beste, Herrialde Katalanetako, Espainiako eta Euskal Herriko kaleak bete dituzte, eta mobilizazio gehiago espero dira datozen egunetarako ere. Bestalde, giza eskubideen aldeko Iridia elkarteak salatu du asteartean mossoek foam pilotez jotako emakume batek begi bat galdu zuela, eta irudiak eskatu zituen gertatutakoa argitzeko helburuarekin.
Bi urte eta erdi gehiago ezarri dizkiote Haseli
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu