Soslaia. Tuar Matan Ruak

Bi begi zorrotz

Jon Fernandez.
2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Maria Vasconcelos (Baguia, 1956) izango da Ekialdeko Timorko presidente berria, bozetan %61,2ko babesa jasota. Tuar Matan Ruak izenarekin da ezagunagoa zentro-ezkerreko politikaria —Bi begi zorrotz, tetum hizkuntzan—. Portugalek kolonia utzi ostean, Indonesiaren inbasioaren kontra aritu zen gerrillari, eta Fretilin independentziarako mugimendu armatuko buru ere izan zen. Ekialdeko Timorrek burujabetza lortu ostean, 2002an, armadako buru izendatu zuten. Iaz laga zuen kargua, bozetara aurkezteko, eta lortu du helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.