munDUA

Bi alemaniar bahitu dituzte Nigerian

2010eko apirilaren 19a
13:32
Entzun
Bi alemaniar bahitu egin dituzte Nigerian, herrialdearen hego-ekialdean, Abia estatuan, hemengo hedabideek jakinarazi dutenez. Ez dute haien izen-abizenik eman oraindik. Imo ibaiko hondartza batetik gertu izan da gertaera.

Hil honetan Nigerian izandako bigarren bahiketa da. Siriako hiru lagun eta Libanoko bat harrapatu zituzten aurrekoan; bost egunera askatu zituzten.

Dirua lortzeko egiten dituzte bahiketak Nigerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.