Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidente ohia txalo artean jaso dute Munduko Gizarte Foroan. Senegalen egiten ari dira aurten beste mundu bat aldarrikatzea xede duen ekimena, eta lelo horrekin bat egiten duela jakinarazi du Lulak: «Mundu berri bat posible eta beharrezkoa zela zabaltzeko elkartu ginen, eta amets hura ez dugu inoiz bazterrean utziko». Porto Alegren, duela hamar urte, hasitako foroa hizpide hartu zuen presidente ohiak hasiera ekitaldiko hitzaldian.
Afrika izango dute ardatz aurten. Dakarren mundu osoko 120 herrialdetako 60.000 lagun inguru elkartu dira. Ostirala arte iraungo du bilerak.
Beste mundu bat aldarrikatu du Lulak Munduko Gizarte Foroan
Duela hamar urte hasitako ekimenaren ametsa ez dutela inoiz bazterrean utziko esan du presidente ohiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu