BESTE BATASUNA. Ostegunera arteko epea dute flandriarrek eta valoniarrek ados jartzeko

Open VLD alderdi liberal flandriarrak gobernu koalizioari eutsiko dio krisi politikoa saiheste aldera

Erredakzioa
2010eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Belgikako Gobernuaren etorkizuna kolokan dago. Open VLD alderdiak ultimatuma ezarri du; gobernu koalizioa hausten zuela esan eta biharamunean, flandriarren eta valoniarren artean ados jartzeko epea jarri du, krisi politikoa saiheste aldera. Alderdi liberal flandriarrak, beraz, ostegunera arteko epea eman die aldeei ados jartzeko, eta ohartarazi du ordurako akordiorik ez badago gobernua hautsiko dela.

BHV Brusela Halle Vilvoorde barrutiaren auziak eragin du beste behin krisia. Frantsez hiztunek -100.000 inguru- dituzten eskubideak mugatzea nahi dute flandriarrek; tartean, hauteskundeetan zerrenda valoniarren alde bozkatzeko duten aukera indargabetzea. Flandriarrak dira nagusi Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.