Galesko herritarrek Europako Batasunean euren hizkuntza, galesa, erabili ahal izango dute hemendik aurrera, izaera ezberdinetako harremanetan. «EB Europako Batasunean bizi diren herritar guztiek, instituzioekiko harremanetan, haien ama hizkuntza erabiltzeko aukera izatea da helburua», adierazi du agiri baten bidez EBk.
Londresek Galesko Gobernuak eginiko eskaera - Galesko hizkuntza EBn aitortua izatea- onartu du eta «laster» gainontzeko estatuei aurkeztuko diela iragarri du, Galesko exekutibako bozeramaile batek, Europa Press agentziari esan dionaren arabera. Hala ere, galesa ez da hizkuntza ofizialtzat hartuko.
BESTE BATASUNA. Idatzizko agiriak galesez erabili ahal izango dira Europako Batzordean
Europako Batasunak Erresuma Batuarekin sinatu duen akordioak galestarrei eskubide hori aitortuko die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu