BERRIA Ukraina eta Polonia arteko mugan da gaurtik. Errusiaren erasoaldiak eragin duen errefuxiatu oldea ikusita, BERRIAk Amagoia Mujika Tolaretxipi zuzendariordea bidali du hara, eta Dorohuskeko mugan hasi da errefuxiatuen lehen irudi eta testigantzak jasotzen. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 660.000 pertsonak egin dute ihes etxetik babes bila. Europako Batasunak Ukrainatik ihesi doazen iheslari guztiei emango die babesa.
Iritsi naiz Dorohuskera, Poloniak Ukrainarekin muga egiten duen guneetako batera. Jendea oinez, autoz eta autobusez igarotzen ari da @berriapic.twitter.com/gITmc4xwkS
— amagoia (@mmuxika) March 1, 2022
Mugara iritsi berritan ikusi du Mujikak nola ari diren heltzen Poloniara errefuxiatuak. Mugan bertan, jatekoa eta premiazkoak banatzen dizkiete. Oinez, autoz eta autobusez ari dira heltzen errefuxiatuak. Mujika Tolaretxipiren artikuluak BERRIAren euskarri guztietan irakurri ahal izango dira, paperean eta sarean.
Pargna Bunko Ukrainako Rivne hiritik iritsi da Dorohuskera autobusez, eta Varsoviara doa. Geldialdia egin dute zerbait jan eta kafe bero bat hartzeko @berriapic.twitter.com/DV8zwBRHfm
— amagoia (@mmuxika) March 1, 2022
Irakurleen babes ekonomikoa ezinbestekoa du BERRIAk euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko. «Garai biziak dira gaur egungoak, bai munduan, bai Euskal Herrian. Berritasun giroa dabil, gainera, euskal munduan. BERRIA ere, nola ez, berriagoa da egunero. Munduan, garaian eta giroan bizi dugu kazetaritza. Eta eginkizun horretan jarraitzeko, BERRIAlagunak
ezinbestekoak zarete, dio Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak.
Kalitatezko kazetaritza sustatu nahi baduzu, egin BERRIAlagun.