KINSHASA. MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi zuen atzo «berehalako laguntza» behar dutela Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden desplazatuek. MSFren AEBetako arduradun Avril Benoiten esanetan, Ipar Kivun dauden desplazatuek arazoak dituzte oinarrizko beharrak asetzeko: «Ipar Kivuko krisia erabat bortitza da, bere neurria eta larritasunagatik. Aterpea, botikak, janaria eta edateko ura behar dituzte».
Milioi bat lagunek baino gehiagok ihes egin dute beren etxeetatik armadaren eta M23 gerrillaren arteko borrokengatik. Askok iheslarientzako kanpalekuetara jo dute, baina horietan ere ez dute nahikoa baliabide guztientzako. Ondorioz, gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute gero eta handiagoa dela gaitzak zabaltzeko arriskua. Gomatik gertu dagoen Lushagala kanpalekuan, esaterako, egunean litro bat ur soilik dute iheslariko, gutxienez hamabost beharko lituzketenean.
«Berehalako laguntza» eskatu du MSFk Kongorako
Ipar Kivun dauden desplazatuek oinarrizko beharrak asetzeko arazoak dituztela ohartarazi du erakundeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu