BERLIN. Alemaniako hurrengo gobernuan hiruko koalizio bat osatze aldera hainbat egunez haien artean negoziatzen aritu ondoren, Berdeak eta liberalak (FDP) SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin, azken bozen garailearekin, biltzekoak dira gaur. Ekologistek egin dute proposamena —hirugarren indarra dira—, eta Christian Lindner liberalen presidenteak —laugarren indarra— prentsaren aurrean atzo adierazi zuenez, bilera onartu dute «bat etortzeak aztertzeko» asmoarekin.
Nolanahi ere, Annalena Baerbock Berdeen presidenteordeak hedabideei esan zienez, oraindik ere hainbat gairi buruz negoziatu behar dute liberalekin. Gaineratu zuen ez duela ziurtzat jotzen koalizioa. Hori bai, Olaf Scholz SPDren kantzilergaiak hauteskunde gauean nabarmendu zuen «koalizio sozial-liberal-ekologiko bat osatzea» zuela helburu.
SPDk, liberalek eta ekologistek bilera bat programatu dutela jakin ondoren, CSU Batasun Sozial Kristauko presidente Markus Soederrek esan zuen kontserbadoreek onartu behar dutela ziurrenik oposizioan egongo direla. «Azkenean argi daude gauzak».
Berdeak eta liberalak SPDrekin biltzekoak dira gaur
Alemaniako Gobernuan hiruko koalizio posible bat osatze bidean, lehendabiziko bilera izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu