Belfasteko James Connolly zentroan bisitak euskaraz egin daitezke

James Connolly errepublikano, sozialista eta sindikalistaren ideien eta konpromisoaren «monumentu bizia» da Belfasteko zentro hori.

James Connolly zentroa, Belfasten. JCC
James Connolly zentroa, Belfasten. JCC
2025eko apirilaren 15a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00

James Connollyren (1868-1916) bizitzaren eta ekarpenen berri biltzen duen zentroak euskaraz ere eskaintzen ditu bisitak, Belfasten (Irlanda). Zentro hori zabalik dago «ildo politiko eta ideologia guztietako» pertsonentzat. Erakundearen ordezkarien arabera, James Connolly «ideia indartsuak» zituen, eta «ikuspegi paregabea». Ehun urte baino gehiago igaro dira hil zutenetik, baina haren balioak, ideiak eta eredua oraindik ere «inspiratzaileak eta erabakigarriak» dira, James Connolly zentroko kideen arabera. Zentroaren zeregin nagusia da belaunaldi berriek, bai Irlandakoek eta bai munduko beste toki batzuetatik etorritakoek, Connolly eta haren ideiak ezagutzea.

James Connolly esperientzia delakoa audiogida bidez egiten da, eta Connollyren bizitzaren eta ondarearen berri ematen da, kontuan hartuta jaio zenetik hil arteko epea baina baita hortik aurrerakoa ere. Audiogida eskuragarri dago munduko hainbat hizkuntzatan, eta, Aste Santutik aurrera, baita euskaraz ere. «Euskal Herritik etortzen diren bisitari ugari izaten ditugu Mendebaldeko Belfasten, eta nahi dugu bisita ahalik eta atseginena eta barneratzailea izan dezatela gure zentro moderno honetan. Belfastera etortzen zareten hurrengo aldian, etorri zentrora ere; ongi etorriak izango zarete», adierazi du zentroko arduradun Seanna Walshek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.