Bederatzi migratzaile hil eta 50 desagertu dira Kanarietako kostaldean

Ontzian 84 pertsona zihoazen. Beste txalupa baten bila dabiltza.

MIGRAZIOA
El Hierron erreskatatutako migratzaileetako bat, gaur goizean. GELMERT FINOL / EFE
jokin sagarzazu
2024ko irailaren 28a
13:00
Entzun

Gutxienez bederatzi migratzaile hil dira ostiral gauean El Hierro uhartean (Kanariak, Espainia). 84 pertsona zeramatzan txalupa bat hondoratu da. Itsas salbamenduak bederatzi gorpu berreskuratu ditu, eta 48 desagerturen bila ari da. Okupatzaileetatik 27k bakarrik iraun dute bizirik. Itsasontzia irauli egin da erreskatatu behar zutenean, kostaldetik zazpi kilometrora.

Ontziko bidaiari guztiak gizonezkoak ziren. Kostara gerturatzen ari zirenean, motorrik gabe geratu ziren. Zehaztu dutenez, haiek eman zieten abisua larrialdi zerbitzuei, eta erreskatea 03:00 aldera gertatu zen.

Bart hiru txalupa iritsi ziren El Hierrora eta beste bat Lanzaroteko uhartera, eta 157 pertsona zeramatzaten guztira. Beste ontzi baten bila dabiltza.

Orain arte, Kanarietan dokumentatutako ezbeharrik handiena Los Cocoterosekoa (Lanzarote) izan da, 2009ko otsailaren 15ean gertaturikoa. 25 pertsona hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.