Irak

Bederatzi lagun hil dira Irakeko espetxe militar batean, preso eta zaindarien arteko borroketan

Bagdad iparraldeko espetxe batean borroka handiak izan dira gaur presoen eta zaindarien artean, eta gutxienez 20 preso eta zaindari bat (Irakeko Armadako ofiziala) hil direla zabaldu da hasiera batean. AEBetako Armadak azaldu duenez, baina, azken datuen arabera bederatzi izan dira hildakoak: lau zaindari, lau preso eta interpretari bat.

2005eko abenduaren 28a
15:18
Entzun
Al Kadhimija auzo ziitako Al Adala espetxe militarrean gertatu dira istiluak. Iturri ofizialen arabera, presoetako batek zaindarietako bati eraso, fusila ebatsi, eta beste zaindariei tiroka ekin dionean hasi dira. Horren ostean, ziegetatik kanpora zeuden beste preso batzuk ere zaindariak erasotzen hasi direla erantsi dute. Kartzela militarra denez, zaindariak Irakeko Armadako soldaduak dira.

Iturri ofizialek erantsi dute, presoen oldarraldia "kontrola ezina" zenez soldaduek batera eta bestera tiroka ekin diotela, haiek menpean hartzeko. Azkenean bederatzi lagun hil dira gutxienez.

Al Adala kartzela militarrean dauden preso gehienak talde erreboltarietako ustezko kideak dira, batik bat, milizia sunitakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.