BDZk Israelekiko harremanak eteteko eskatu du Iruñean

Nafarroako Museotik kartel bat zintzilikatu dute, aldarrikatzeko «nazioarteko zuzenbidea bete arte» zigorrak ezarri behar zaizkiola Israeli.

Museoaren eraikinetik zintzilikatu zituzten bi kartelak, atzo, 18:00etan. BDZ NAFARROA
Museoaren eraikinetik zintzilikatu zituzten bi kartelak, atzo, 18:00etan. BDZ NAFARROA
joxerra senar
2025eko urtarrilaren 27a
09:14
Entzun

Igande arratsaldean, Nafarroako BDZ taldeak —Boikota, Desinbertsioak, Zigorrak— bi kartel erraldoi eskegi zituen Nafarroako Museoaren eraikinetik. «Israel genozida» eta «Hagako epaia urtebete bete gabe» zioten kartelek.

Taldeak ohar batean aldarrikatu zuen Israelekiko harreman diplomatikoak, ekonomikoak eta kultur eta kirol arloetakoak eten beharko liratekeela «nazioarteko zuzenbidea bete arte eta Palestinako herriak bere lurrean askatasunean eta berdintasunean bizitzeko duen eskubidea onartu arte»,

Ohar horretan gogora ekarri zutenez, duela urtebete Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen «froga sinesgarriak» zituela esateko Israelek Gazan genozidioa egiteko asmoa zuela eta genozidioa egiten ari zela. Auzitegiak agindu zion Israeli «krimen hau egiteari» uzteko. Uztailean, halaber, beste epai batean Palestinako lurrak okupatzea «legez kanpokotzat» jo zuen.

BDZren arabera, Euskal Herriko eta Europako iritzi publikoak urtebete darama kalean gobernuei eskatzen nazioarteko legedia bete dadila eta Israelen jarduera salatu dezatela. Efemeride hori baliatu du BDZk berriro ere mezu hori plazaratzeko eta Israeli zigorrak ezartzea eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.