Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak dei egin zien atzo laukoa osatzen duten alderdiei Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrari Espainiako hauteskundeetara «ordezkaritza bateratua» eraman dezaten. Komunikabideei egindako adierazpenetan, Barkosek adierazi zuen lau indarrek erakutsi duten elkarrizketarako gaitasunak «gobernu sendoa» bermatu duela Nafarroan, eta formula bera lortu beharko luketela Espainian ere «Nafarroako autogobernuaren eta proiektu aurrerakoi baten aldeko defentsa sendoa egiteko».
Ezkerrak eta Ahal Dugu-k, ordea, azkar eman zioten ezezkoa presidentearen proposamenari.
Barkosek ez du lortu laukoaren zerrenda bakarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu