Bangladeshko Gobernuko alderdia garaile bozetan
DHAKA. Awami Ligak, Bangladeshko lehen ministro Seij Hasinaren alderdiak, gehiengo osoarekin irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak. Oposizioko alderdi nagusi den BNP Bangladeshko Alderdi Nazionalistak boikotera deitua zuen; horregatik, parte hartzea oso txikia izan da. Bi alderdiak etsaituta daude erabat, eta hauteskunde eguna gatazkatsua izan da: gutxienez, hemezortzi lagun hil dira istiluetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu