FRANTZIA

Bahituak askatzeko Frantziak ordaindu egin duela dio AEBko enbaxadore ohi batek

17 milioi dolar aipatzen ditu diplomazialariak. 2010. urtean bahitutakoek oraindik askatu gabe jarraitzen dute.

2013ko otsailaren 8a
12:13
Entzun

Frantziako estatuak 17 milioi dolar ordaindu omen ditu 2010. urtean Nigerren bahitutako lau frantziar askatzeko. Hori azaldu dio Malin AEBko enbaxadore izandako Vicki J. Huddlestonek iTele telebista kateari.
Ordainketak ez ziren zuzenean egin Huddlestonen arabera. Maliko gobernua izan omen zen frantziarren eta Talde Salafisten arteko bitartekaria.
Frantziak inoiz ez du onartu bahituak askatzeko dirurik ordaindu izana. Claude Guéant, 2007tik 2011 arte Frantziako Presidentziako idazkari nagusia izanak berriro ukatu egin du, goiz honetan.
Bahituak Nigerreko iparraldeko uranio meategi batean harrapatu zituen Aqmik, Magreb Islamiarreko Al-Qaedari lotutako taldeak, 2010eko irailaren 16an. Geroztik, bertze hiru frantziar bahitu dituzte Malin. Gaur egun denak Mali ipar-ekialdean lirateke, Frantziaren erasoaren ondotik islamistak gorde diren gunean. Frantziako eta Txadeko indar armatuak toki horretara iritsi berri dira atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.