Turkiako Gobernuak lege zirriborro bat bidali dio legebiltzarrari, irailetik gose greban dauden ehunka preso kurduren —eta joan den astean haiekin bat egin zuten milaka espetxeratuen— eskakizunetako bat betetzeko. Auzitegietan beren burua kurdueraz defendatzeko aukera eskatzen dute kurduek. Egungo legeari hamahiru aldaketa ezartzea proposatu du Ankarak, «deklaratu behar duenak egokien mintzo den hizkuntzan» deklaratu ahal izateko.
Ankarak ez du ezer esan gose grebalari kurduen beste eskakizunei buruz —preso daukaten PKK alderdiko lider Abdullah Ocalani bakartze agindua kentzea, bake bidean urratsak egiteaeta hezkuntza sisteman kurduera txertatzea, besteak beste—.
Schulzen gutuna
Martin Schulz Europako Parlamentukopresidenteak «elkarrizketaren beharra» aldarrikatu du, Turkiako Justizia ministroari bidalitako gutunean. Protestarien eskakizunak «bideratzeko» eskatu dio Ankarari; eta ekintza «amaitzeko», berriz, grebalariei.
Recep Tayyip Erdogan lehen ministroak heriotza zigorra berriz ezartzeko —2002an abolitu zuten— aukera mahairatu zuen igandean, EB Europako Batasunean sartu ahal izateko bidean.
Auzitegietan kurdueraz egiteko legea Turkiako Legebiltzarrean
Aurkeztu duen lege zirriborroarekin, gose greban dauden preso kurduen eskakizun bat bete nahi du Ankarak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu